Passamaquoddy | |
---|---|
![]() Passamaquoddyen kanoa bat | |
Biztanleak guztira | |
3.575 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]() ![]() | |
Hizkuntza | |
Ingelesa, passamaquoddyera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Passamaquoddy (passamaquoddyeraz, Peskotomuhkati edo Pestomuhkati) Ipar Amerikako herri amerindiarra da, algonkin familiako hizkuntza batean mintzo dena. Europarrak iritsi zirenean, egun Maineren (Estatu Batuetako estatua) eta New Brunswicken (Kanadako probintzia) mugaldean kokaturik zeuden. Ehizatik eta arrantzatik bizi ziren, eta, kolonoen presioaren ondorioz, haien lurraldea txikiagotuz joan zen. Gaur egun, passamaquoddy indiarrak Maine estatuko bi erreserbatan bizi dira; guztira, 2.500 pertsona inguru dira. Kanadan ere bizi dira batzuk, baina gutxiago.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search